XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta hori, jakina, gaztelaniarekin erlazioan gertatzen da; hau da, idatzizko gaztelaniak agian behera egingo du, eta ahozkoa finkatu egingo da.

Oinarrizko arrazoia da hizkuntza batean idatzizko erabilera nagusitzeak ez duela ezinbestean esan nahi ahozkoa ere nagusitu denik.

Francoren garaiko egoerak emango lizkidake, zalantzarik gabe, hori frogatzeko argudioak.

Horregatik, behin baino gehiagotan azaldu izan da katalanaren latinizazio-arriskua.

Izan ere, gerta daiteke hemendik urte batzuetara jendeak katalana jakitea (beraz, hitz egiteko gauza izatea), baina orohar ez erabiltzea.

Fosilizazio-bidean dagoen hizkuntza bat dateke.

Nolanahi delarik ere, hizkuntza idatzia izango litzateke, baina jendeak eguneroko gorabeheretan ahoz gutxi erabilia.

Eta pentsatzekoa da horrela, beheraka-beheraka, azkenean galtzera iritsiko lizatekeela, zeren idatziz ere gero eta gutxiago erabiliko bailitzateke (nahiz eta gaur gaurkoz posibilitate hori nahiko urruti dagoen).

Badu egiantza hipotesi honek.

Ondo asentatutako egia iruditzen zait katalan idatzia gehitu egingo dela poliki-poliki.

Egiatan, katalanaren normalizazioa esatean, jeneralean, katalan idatzia eduki ohi dugu gogoan.

Zergatik? Argi dago, bere zailtasun eta guzti idatzizko erabilera gutxi-asko sustatu, kontrolatu eta planifikatu litekeelako.

Bai komunikabideetan, bai administrazioko burokrazian, elkarteetan, era guztietako enpresetan (publizitate, burokrazia, etiketak), dendetako iragarkietan, enpresa paraestataletan eta beste askotan daude alorrak lehenxeago edo geroxeago, bide batetik edo bestetik, poliki-poliki katalan idatziak beretuko dituenak.

Nolanahi ere normalizazio hori %80 batera irits daiteke, kontuan hartuz badirela pertsonak, jardunak eta lekuak katalana arbuiatzen dutenak, batez ere ideologiaren indarrez.

Katalanaren bultzada hau, neurri handi batean, egingo den planiflkazioaren eta herriaren nahiaren baitan egongo da, lehen ere esana dudan legez.

Ahozko erabilera, ordea, pertsona pribatuen artekoa da batik bat, nahiz eta erabilera instituzionala ere badagoen (pertsona batek erakunde pribatu zein publikoren baten izenean mintzatzean erabiltzen duenean); beraz, hau ere normalizatua izatera irits daiteke.